Hili

  1. home
  2. Books
  3. Hili

Hili

4.29 7 1
Share:

Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz.Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu. Ulertzen saiatzen gara. “Egunen batean hil egingo...

Also Available in:

  • Amazon
  • Audible
  • Barnes & Noble
  • AbeBooks
  • Kobo

More Details

Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz.
Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu. Ulertzen saiatzen gara.
“Egunen batean hil egingo naiz” pentsatzen du haurrak, eta izutu egiten da.
Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek.
Ez egotea zer den ulertzen saiatzen nintzen umetan. Oraindik saiatzen naiz, aldika.
Jaio aurretik non geunden galdetzen dugu, normalean, isilka.
Hiltzeaz pentsatzen dugu, bizirik gaudelako.
Hiltzea ez da erraz pentsatzen den zerbait. Hiltzeaz, zeharka baino ezin da pentsatu. Inguratze ariketa bat da Hili: hitzek, umoreak, irudimenak, ilustrazioak… jolas egiten dute hiltzearen ideiarekin. Oinaren puntaz ukitzen dute putzua.
Gerturatu ahala urruntzen gara; urrundu ahala gerturatzen.
Irudimen handia behar da hiltzeaz pentsatzeko.
Airez betetako liburu bat da. Hutsunea, arnasa, zuria, dena.
Galderaz betetako liburu bat da.
Zuhaitzez, arrainez, zeruz, lurrez, izarrez, gauez egina.
Inozentziaz bakarrik pentsa liteke hiltzeaz.
Umiltasunez bakarrik pentsa liteke hiltzeaz.
Umorerik gabe ezinezkoa da hiltzeaz pentsatzea.
Hili bi pertsonaiaren arteko solas isila da. Ustez, bat bizirik dago eta bestea ez.
Hili haur baten eta bere panpinaren arteko solas mutua da: hitzetan eta isiltasunetan idatzia. Haurra eta panpina bat dira eta bi dira. Ispilu, lagun, ordezko. Batzuetan bizia hartzen du panpinak eta haurra datza inerte.
Hili gutako bakoitzak unibertsoarekin, izatearekin eta ez izatearekin, erortzearekin, etzatearekin, desagertzearekin, joatearekin eta etortzearekin, hilekin, biziekin, haizearekin eta urarekin duen elkarrizketa da.
Harridura, izua, lilura, sosegua, maitasuna, jakinmina.
Bide bat, inora ez iristeko.

  • Format:Hardcover
  • Pages:68 pages
  • Publication:2021
  • Publisher:Elkar
  • Edition:1
  • Language:eus
  • ISBN10:8490277648
  • ISBN13:9788490277645
  • kindle Asin:8490277648

About Author

Uxue Alberdi

Uxue Alberdi

3.75 1902 188
View All Books